Euskal zinema gara.
Euskadiko zinema-sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma.
Gure zinema indartzeko elkartu gara, baita ikusleei abantailak eskaintzeko ere, gure lanez pantaila handian gozatzeko aukera are gehiago izan ditzaten.
Apika, Eitb, EPE-APV, EZAE, Ibaia eta euskal zinema-sektoreko familia osoa batzen dugu, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza dugu.
Bat egin ezazu Gure Zinema Klubarekin aurrestreinaldietan parte hartzeko eta promozio, deskontu, zozketa eta aparteko esperientzia ugariz gozatzeko.
Promozioak
Soy Nevenka filmaren grabaketara gerturatu nahi duzu?
🎉 ZOZKETA! #SoyNevenka filmaren grabaketara gerturatu nahi duzu? 🤩 Egunotan, Nevenka Fernandezen benetako kasuan inspiratutako pelikula filmatzen ari da Iciar Bollain zuzendaria Euskadin. Nevenkak, Espainian lehen aldiz, politikari bat kondenatzea lortu zuen jasandako jazarpenagatik. Mireia Oriol eta Urko Olazabal dira film luze honen protagonistak. 👉🏻Bi pertsona joan ahal izango dira grabaketa egun ikusgarrienetako batez gozatzera, otsailaren […]
12.02.24 + INFO
Euskal filmen estreinaldiek zinema-aretoen susperraldia bultzatu dute 2023an
Albiste onak! 2023an izan ditugun euskal filmen estreinaldiak funtsezkoak izan dira euskal zinema-aretoen hazkunderako. 2022arekin alderatuta, nabarmen handitu dituzte diru-bilketa eta ikusle kopurua. ‘Irati’ eta ‘20.000 erle-espezie’ pelikulen arrakastari esker, eta ‘Upon Entry’ edo ‘Las Buenas Compañías’ filmek lortutako emaitza onei esker, Euskadiko aretoen diru-sarrerak % 40 areagotu dira, eta ikusle kopurua % 34 hazi […]
10.01.24 + INFO
GEHIAGO
Bat egin!
Promozio, zozketa eta aurrestreinaldien berri emango dizugu gure zinemaz gozatu eta sektoreari bultzada emateko.