Gure Zinema Saria 2023
Cinco lobitos
2023ko Gure Zinema Saria, lehenengo edizioan, ‘Cinco lobitos’ filmari eman zitzaion, azken urteotako euskal zinemaren lan esanguratsuenetako bat aitortzeko. Alauda Ruiz de Azúak idatzi eta zuzendutako filmak ikusleek zein kritikak txalotu zuten, eta Euskadin egindako zinemaren erreferente bihurtu zen.
Aretoetan lortutako arrakastak eta jaialdi zein sari garrantzitsuetan jasotako aintzatespenek agerian utzi zuten euskal zinemak gaitasuna duela mundu osoko ikusleak hunkitzeko eta gure istorioak Euskaditik harago zabaltzeko.
Saria Donostiako Zinemaldian jaso zuten Alauda Ruiz de Azúa zuzendari eta gidoilariak, Marisa Fernández Armenteros eta Manu Calvo ekoizleekin batera. Lehen edizio honekin, Gure Zinemak filmaren bikaintasun artistikoa ez ezik, ikus-entzunezko ekoizpen oro posible egiten duen lan kolektiboa ere aitortu nahi izan zuen.
Sari honekin sortu zen Gure Zinema Saria, Euskadiko ikus-entzunezkoen ekosistema indartzen eta euskal zinema herritarrengana hurbiltzen laguntzen duten lanak eta ibilbideak aitortzeko asmoz.