‘LOBO FEROZ’ ETA ‘YUKU’
Urtarrilaren 27an, ostirala, estreinaldi bikoitza izango dugu. Bi zozketa jarri ditugu martxan Gure Zinema Klubeko kideentzat, ‘Yuku eta Himalaiako Lorea’ eta ‘Lobo Feroz’ filmak sustatzeko. Anima zaitezte parte hartzera eta euskal eta euskarazko zinemari bultzada ematera!
Bi filmak oso gomendagarriak dira. Les Fiches du Cinémaren arabera, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’ “iniziazio-ipuin zoragarria da zentzu guztietan”. Animaziozko film belgikar hau abentura musikala eta txikienentzako kontakizun inspiratzailea da, eta Rémi Durinek eta Arnaul Demuynckek zuzentzen dute.
Film hau Sade, Getxo, Golem Alhóndiga, Golem La Morea, Gorbeia eta Niessen Errenterian estreinatuko da datorren ostiralean, eta aurrerago Beasainen, Lazkaon eta Zarautzen.
Eta ‘Lobo Feroz’, besteak beste, Basque Films-ek eta Bowfinger International Pictures-ek ekoitzia, aktore zerrenda ikusgarria duen thriller bat da. Gustavo Hernándezek zuzenduta, Javier Gutiérrez, Adriana Ugarte, Rubén Ochandiano, Juana Acosta, Antonio Dechent eta Fernando Tejero ditu protagonista, besteak beste.
Thriller honek legearen ertzean dagoen polizia baten eta mendeku bila dabilen emakume baten arteko harremana du ardatz. Polizia horiek beren bideak gurutzatzen dituzte, hainbat neskatoren krimen basatien atzean ezkutatzen den hiltzailea aurkitzearekin obsesionatuta.
Lobo Feroz ikusgai izango dugu Antiguo Berrin (Donostia), Niessen, Gorbeia, Getxo eta Zugaza (Durango) zinemetan.
Zozketetan parte hartzeko, jarrai itzatzu Instagrameko eta Facebookeko (@gurezinema) kontuan adierazitako pausoak! 🙂