‘Los domingos’ Zinemaldiko film irabazlea ikusteko sarreren zozketa!

SARREREN ZOZKETA! ‘Los domingos’, Alauda Ruiz de Azuaren film berria, urriaren 24an iritsiko da zinema-aretoetara. Eta, nola ez, bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu, @sansebastianfes zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu duen filmaz gozatzeko.✨

👉🏻 Parte hartzeko, ondoko urratsak jarraitu:

1️⃣ GZ! klubean izena eman: https://gurezinema.eus/#club

2️⃣ Gure Instagrameko kontua jarraitu eta norbait etiketatu iruzkinetan (Nahi adina aldiz parte hartu, beti aipamen desberdinak eginez).

🌹✨ Pelikulak Blanca Soroa eta Patricia López Arnaiz ditu protagonista, eta bizitzari ezusteko bira ematea erabakitzen duen neska gazte baten istorioa kontatzen du. Erabakiei, fedeari eta familiari buruzko hausnarketa irekia. Ezinbestekoa!

👉Urriaren 26ra arte parte har dezakezu!