Marco ikusteko 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu!
Datorren azaroaren 8an ‘Marco’ estreinatuko da. Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Maria Goenagaren lanik berriena, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak ekoitzia. Eta estreinaldi hau babesteko, 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu!
👉🏻 Izena emateko, urrats hauek baino ez dituzu jarraitu behar:
1️⃣ Lehenik eta behin, ezinbestekoa da Gure Kluban izena ematea. Horrela, euskal zinema sustatzen lagunduko diguzue eta nobedadeen berri emango dizuegu gure newsletterraren bidez.
2️⃣ Bestetik, instagrameko kontu hau jarraitu eta norbait aipatu behar duzue iruzkinetan (Parte hartzeko mugarik gabe, beti aipamen desberdinak). 👌
Film honen aurkezpen ofiziala Veneziako Zinemaldiko Orizzonti sail ospetsuan egin zen, eta Espainia Nazioarteko Film Onenaren kategorian Oscar sarietan ordezkatzeko lehen hautatuetako bat izan zen. Zalantzarik gabe, ikusmin gehien sortu duen urteko euskal filma da.
