Munduko jaialdirik onenetako batean parte hartu nahi duzu?

Munduko jaialdirik onenetako batean parte hartu nahi duzu? Bertan da Donostia Zinemaldia, eta 50 sarrera zozkatuko ditugu euskal zinemaz gozatzeko!

Hain zuzen, 25 sarrera bikoitz banatuko ditugu euskal estreinaldi aipagarrienetako batzuk ikusteko:

– MASPALOMAS, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariena
– LURDES IRIONDO, EZ GERA ALFERRIK PASAKO, Inge Mendiorozen dokumentala, + NATURA FUGIT, Jesus Mari Lazkanoren film laburra
– ARO BERRIA, Irati Gorostidirena

Nola parte hartu zozketan?

Parte hartzeko, Instagrameko edo Facebookeko argitalpenetan adierazitako pausoak jarraitu.

Asteazkenean, hilaren 17an, zozketa egin eta irabazleekin harremanetan jarriko gara.