‘Sultanaren ametsa’ ikusteko sarrera bikoitzak!

💥 SARRERA BIKOITZAK ZOZKATUKO DITUGU Isabel Hergueraren ‘Sultanaren ametsa’ ikusteko. Teknika original eta eder batekin, 1905ean Rokeya Hossainek idatzitako ipuinean oinarritutako kontakizun bat aurkezten digu filmak. Bere historia pertsonala kontatzen du, baita Ladylanden historia ere. Emakumeek gobernatutako mundu utopikoa da hori.

🔊 Eta estreinaldi hau babesteko, sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!

👉🏻 Parte hartzeko, Instagrameko eta Facebookeko kontuak jarraitu.