‘Una ballena’, estreinaldi berria
💥 SARREREN ZOZKETA – Euskal produkzioen estreinaldiek topera jarraitzen dute! Ostiral honetan, martxoak 28, ‘Una ballena’ filma iritsiko da gure zinema-aretoetara. Eta, nola ez, oraingoan ere, zozketa berria dakarkizuegu: beste bost sarrera bikoitz!
👉🏻 Parte hartzeko, sartu gure Instagram edo Facebook kontuetan eta jarraitu bertan adierazitako pausoak.
‘Una ballena’ Pablo Hernandok zuzendutako neonoir bat da eta Ingrid García-Jonsson, Ramón Barea, Asier Tartás eta Kepa Errasti ditu protagonista. Soldatapeko hiltzaile batek inork ikusi gabe hiltzeko ahalmena dauka. Beste mundu batetik datorkio infiltratu eta arrastorik utzi gabe desagertzeko gaitasuna. Munstro itxurako izakiak bizi dira han, eta bera gero eta gizatasun gutxiagorekin azaleratzen da mundu horretatik.
