‘Una vida no tan simple’ ikusteko 5 sarrera bikoitz

Ekainaren 23an, ostirala, estreinatuko da ‘Una vida no tan simple’ euskal filma, eta albiste ona ospatzeko zozketa berri bat jarriko dugu martxan!

Felix Viscarret zuzendariaren filma da, Lamia Produccionesek ekoitzia, eta Miki Esparbé, Álex García eta Ana Polvorosa ditu protagonista, besteak beste. Seme-alaben hazkuntza eta helduen bizitza uztartzea kostatzen zaion aita baten istorioa kontatzen du.

Lehiaketan parte hartzeko, Instagrameko eta Facebookeko argitalpenetako azalpenak jarraitu.

BEHARREZKOA da Gure Zinema Klubeko kide izatea. Bazkidetu doan!

💥 Ekainaren 23an iragarriko ditugu irabazleen izenak!