Zatoz ‘Karmele’ filmaren grabaketara!

🎉 ZOZKETA! ‘Karmele’ filmaren grabaketara gerturatu nahi duzu? 🤩

Asier Altunaren filma egunotan Euskadin filmatzen ari da. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista. Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eleberrian oinarrituta dago, eta maitasun eta konpromiso politikoko istorioa da, “aldi berean kulturan, musikan eta artean barrena egindako bidaia”. 😍

Bi pertsonek izango dute maiatzaren 14an, eguerdian, Donostian egingo den filmaketara joateko aukera.

👉Zozketan parte hartzeko, jarraitu Facebooken edo Instagramen argitaratutako pausoak.

💥 Maiatzaren 13an, astelehena, zozketa egingo dugu eta irabazleekin harremanetan jarriko gara!