{"id":546,"date":"2024-09-18T13:11:06","date_gmt":"2024-09-18T11:11:06","guid":{"rendered":"https:\/\/gurezinema.eus\/el-ii-premio-gure-zinema-sera-para-ane-gabarain-en-reconocimiento-a-su-trayectoria-y-a-su-aportacion-al-sector-audiovisual-vasco\/"},"modified":"2024-09-18T13:19:48","modified_gmt":"2024-09-18T11:19:48","slug":"el-ii-premio-gure-zinema-sera-para-ane-gabarain-en-reconocimiento-a-su-trayectoria-y-a-su-aportacion-al-sector-audiovisual-vasco","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/el-ii-premio-gure-zinema-sera-para-ane-gabarain-en-reconocimiento-a-su-trayectoria-y-a-su-aportacion-al-sector-audiovisual-vasco\/","title":{"rendered":"II. Gure Zinema Saria Ane Gabarainentzat izango da, bere ibilbideagatik eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik"},"content":{"rendered":"

Ane Gabarainek II. Gure Zinema Saria jasoko du, bere ibilbide arrakastatsuagatik eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik. Sari-banaketa irailaren 27an izango da, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren baitan, eta Elena Irureta arduratuko da saria emateaz. Euskal zinemako beste aktore handietako bat da Irureta, Gabarainen lankidea eta laguna.<\/p>\n

Iaz, ‘Cinco Lobitos’ filmak irabazi zuen I. Gure Zinema Saria, eta Alauda Ruiz de Azua zuzendari eta gidoilariak jaso zuen garaikurra. Ondo merezia zuen saria pelikulak, hiru Goya irabazi eta ikusle ugari eraman baitzituen zinema-aretoetara. Gainera, gidoilarien lana azpimarratzeko balio izan zuen sariak. Aurten, ordea, Euskadiko zinemagintza sektoreko alor guztietako talentua nabarmentzen joateko helburuarekin, epaimahaiak erabaki du banakako ibilbide bat aitortzea, Ane Gabarain aktore donostiarrarena.<\/p>\n

Gure Zinema duela bi urte sortu zen. Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma da eta, aliantza horren bidez, gure zinema indartu nahi dugu, baita ikusleei abantailak eskaini ere euskal ekoizpenak pantaila handian goza ditzaten. Plataforma Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan jarri zen martxan.<\/p>\n

Gure Zinemako kide dira Euskadiko ekoiztetxeen elkarteak, EZAE, EiTB eta euskal zinemaren gainerako familiartekoak: jaialdiak, kultura-erakundeak eta elkarteak barne; hala nola aktoreena eta gidoilariena. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza du.<\/p>\n

Ekitaldia Donostia Zinemaldiko Basque Country gunean egingo da, eta topagunea izan nahi du \u00a0kazetariekin eta gainerako gonbidatuekin elkartzeko, une lasai batez gozatu eta estrategia partekatuak bilatzeko euskal ikus-entzunezkoen eragileen artean.<\/p>\n

Ane Gabarain<\/strong><\/h3>\n

Ane Gabarainek (1963, Donostia) Antzerti antzerki eskolan eman zituen lehen urratsak aktore gisa. Hala, berrogei urte daramatza etengabe lanean antzerkian, zineman eta telebistan. Telesail ospetsuetan parte hartu du, bai Euskadin eta bai Estatuan: \u2018Goenkale\u2019, \u2018Bi eta bat\u2019, \u2018Mi querido Klikowsky\u2019, \u2018Jaun ta jabe\u2019, \u2018Periodistas\u2019, \u20187 vidas\u2019 edo \u2018All\u00ed abajo\u2019 telesailetan, esaterako.<\/p>\n

Bereziki garrantzitsua izan zen \u2018Patria\u2019 telesailean egindako lana, bere antzezpen ikusgarriarekin publikoaren aitortza lortu eta Forque, Feroz eta Emmy nazioarteko sarietarako izendatua izan baitzen.<\/p>\n

Film nabarmenetan ere parte hartu du: \u2018La comunidad\u2019 (Alex de la Iglesia), \u2018800 balas\u2019 (Alex de la Iglesia), \u2018Loreak\u2019 (Aitor Arregi, Jon Gara\u00f1o eta Jose Mari Goenaga), \u2018Fe de etarras\u2019 (Borja Cobeaga), \u2018La higuera de los bastardos\u2019 (Ane Murugarren), \u2018Agur Etxebeste!\u2019 (Asier Altuna eta Telmo Esnal) edo \u201820.000 erle-espezie\u2019 (Estibaliz Urresola Solaguren) filmetan, esterako. Hain zuzen ere, azken pelikula horretan, Lurdes pertsonaiagatik Feroz, Gaudi eta Goya sarietako izendatu zuten, eta Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onenaren Goya bereganatu zuen.<\/p>\n

Bere ibilbidearen errepaso honetan, ezin dugu ahaztu antzerkian egindako lana, oparoa izan baita. Bere azken proiektuak honako hauek izan dira: \u2018Mi hijo solo camina poco m\u00e1s lento\u2019, Fernando Bernu\u00e9sek zuzendua; \u2018Todas las hijas\u2019, Andr\u00e9s Limaren zuzendaritzapean; eta \u2018La casa de Bernarda Alba\u2019, Alfredo Sanzolena buru duena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"

Sari-banaketa irailaren 27an izango da, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren baitan, eta Elena Irureta arduratuko da saria emateaz. Euskal zinemako beste aktore handietako bat da Irureta, Gabarainen lankidea eta laguna.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":538,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"class_list":["post-546","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/546","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=546"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/546\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":548,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/546\/revisions\/548"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/538"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=546"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=546"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=546"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}