{"id":586,"date":"2024-09-27T17:17:24","date_gmt":"2024-09-27T15:17:24","guid":{"rendered":"https:\/\/gurezinema.eus\/?p=586"},"modified":"2024-09-27T17:19:33","modified_gmt":"2024-09-27T15:19:33","slug":"ane-gabarain-aktoreak-zinemagintzako-langile-guztiei-eskaini-die-ii-gure-zinema-saria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/ane-gabarain-aktoreak-zinemagintzako-langile-guztiei-eskaini-die-ii-gure-zinema-saria\/","title":{"rendered":"Ane Gabarain aktoreak zinemagintzako \u201clangile guztiei\u201d eskaini die II. Gure Zinema Saria"},"content":{"rendered":"<p>Ane Gabarainek zinemagintzako &#8220;langile guztiei&#8221; eskaini die II. Gure Zinema Saria, ikus-entzunezkoen industria osatzen duten lanbide guztiak banan-banan zerrendatu ondoren. &#8220;Hau talde-lana da, nahiz eta batzuek soilik agertu pantaila aurrean&#8221;. Elena Irureta lankide eta lagunak eman dio saria, eta Gabarainekiko maitasuna, konplizitatea eta miresmena adierazi du. &#8220;Zuk denerako balio duzu; oso harro nago zutaz, eta hain ondo pasatzen dugu elkarrekin lan egiten dugunean&#8230;&#8221;. Iruretaren hitzak etengabe eteten zituzten bi lagunen algarek, barreari eutsi ezinik.<!--more--><\/p>\n<p>Gure Zinema plataforma duela bi urte sortu zen, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragile guztiak batuta. Eta aurten, bigarrengoz, euskal sektoreak saria eman dio zinemagintzako ordezkari bati. Ane Gabarainek jaso du gaur eguerdian 2024ko garaikurra, arrakastaz beteriko ibilbideagatik eta euskal kulturari eta, zehazki, ikus-entzunezkoen munduari egindako ekarpen handiagatik. Iruretak gogora ekarri du elkar ezagutu zutenean bien artean sortu zen &#8220;lotura berezia&#8221;, eta laster konturatu zela &#8220;benetako laguna\u201d lortu zuela.<\/p>\n<p>Gabarain hunkitu egin da saria jasotzean, eta aitortu du ilusio berezia egin diola bere lankideak ematea. 40 urteko lanbidearen ondoren, ikus-entzunezko ekoizpen baten atzean dauden profesional guztien elkarlanari balioa eman nahi izan dio, eta eragile guztiak aipatu ditu: ekoizleak, gidoilariak, makillatzaileak, jantzien arduradunak, elektrikoak, laguntzaileak, gidariak eta teknikariak, besteak beste. Gainera, Euskadin zinemaren industria gero eta indartsuagoa dela azpimarratu du, eta zinemaren etorkizuna goretsiz amaitu du hizketaldia.<\/p>\n<p>Aldez aurretik, Marian Fern\u00e1ndez EPE-IBAIAko presidenteak gogorarazi du bi urte hauetan Gure Zinema Kluba 1300 harpidedunetara heldu dela. Pertsona horiek euskal zinema babesteko eta aparteko esperientziez gozatzeko interesa dute, besteak beste, filmaketez, proiekzio bereziez eta zozketez. Ekoizleen laguntzari esker, zozketen irabazleek gertutik ikusi ahal izan dituzte hainbat filmaketa: \u2018La ermita\u2019, \u2018Una ballena\u2019, \u2018Nina\u2019, \u2018Soy Nevenka\u2019, \u2018Karmele\u2019 edo \u2018Singular\u2019, besteren artean. Horrez gain, \u2018A los libros y a las mujeres canto\u2019, \u2018Gelditasuna ekaitzean\u2019, \u2019Nina\u2019 eta \u2019Robotia\u2019 filmen proiekzioetan ere parte hartu ahal izan dute.<\/p>\n<p>Marian Fernandezen hitzetan, &#8220;Gure Zinema oraindik lehen urratsak ematen ari den arren, bide onetik doa eta helburu argiak ditu: Euskadin egindako filmak aretoetara eramatea&#8221;.<\/p>\n<p>Iaz, \u2018Cinco Lobitos\u2019 filmak irabazi zuen I. Gure Zinema Saria eta Alauda Ruiz de Azua zuzendari eta gidoilariak jaso zuen garaikurra. Ondo merezia zuen saria pelikulak, hiru Goya irabazi eta ikusle ugari eraman baitzituen zinema-aretoetara. Gainera, gidoilarien lana azpimarratzeko balio izan zuen sariak. Hurrengo edizioetan ere, sariak Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko profesional guztien talde-lanak eta banakako ibilbideak nabarmentzen jarraituko du.<\/p>\n<p><strong>Ane Gabarain<\/strong><br \/>\nAne Gabarainek (1963, Donostia) Antzerti antzerki eskolan eman zituen lehen urratsak aktore gisa. Hala, berrogei urte daramatza etengabe lanean antzerkian, zineman eta telebistan. Telesail ospetsuetan parte hartu du, bai Euskadin eta bai Estatuan: \u2018Goenkale\u2019, \u2018Bi eta bat\u2019, \u2018Mi querido Klikowsky\u2019, \u2018Jaun ta jabe\u2019, \u2018Periodistas\u2019, \u20187 vidas\u2019 edo \u2018All\u00ed abajo\u2019 telesailetan, esaterako.<\/p>\n<p>Bereziki garrantzitsua izan zen \u2018Patria\u2019 telesailean egindako lana, bere antzezpen ikusgarriarekin publikoaren aitortza lortu eta Forque, Feroz eta Emmy nazioarteko sarietarako izendatua izan baitzen.<\/p>\n<p>Film nabarmenetan ere parte hartu du: \u2018La comunidad\u2019 (Alex de la Iglesia), \u2018800 balas\u2019 (Alex de la Iglesia), \u2018Loreak\u2019 (Aitor Arregi, Jon Gara\u00f1o eta Jose Mari Goenaga), \u2018Fe de etarras\u2019 (Borja Cobeaga), \u2018La higuera de los bastardos\u2019 (Ane Murugarren), \u2018Agur Etxebeste!\u2019 (Asier Altuna eta Telmo Esnal) edo \u201820.000 erle-espezie\u2019 (Estibaliz Urresola Solaguren) filmetan, esterako. Hain zuzen ere, azken pelikula horretan, Lurdes pertsonaiagatik Feroz, Gaudi eta Goya sarietako izendatu zuten, eta Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onenaren Goya bereganatu zuen.<\/p>\n<p>Bere ibilbidearen errepaso honetan, ezin dugu ahaztu antzerkian egindako lana, oparoa izan baita. Bere azken proiektuak honako hauek izan dira: \u2018Mi hijo solo camina un poco m\u00e1s lento\u2019, Fernando Bernu\u00e9sek zuzendua; \u2018Todas las hijas\u2019, Andr\u00e9s Limaren zuzendaritzapean; eta Alfredo Sanzolenaren \u2018La casa de Bernarda Alba\u2019.<\/p>\n<p><strong>Gure Zinema<\/strong><br \/>\nGure Zinema duela bi urte sortu zen. Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma da eta, aliantza horren bidez, euskal zinema indartu nahi da, baita ikusleei abantailak eskaini ere euskal ekoizpenak pantaila handian goza ditzaten. Plataforma Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan jarri zen martxan.<\/p>\n<p>Gure Zinemako kide dira Euskadiko ekoiztetxeen elkarteak, EZAE, EiTB eta euskal zinemaren gainerako familiartekoak: jaialdiak, kultura-erakundeak eta elkarteak barne; hala nola aktoreena eta gidoilariena. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ane Gabarainek zinemagintzako &#8220;langile guztiei&#8221; eskaini die II. Gure Zinema Saria, ikus-entzunezkoen industria osatzen duten lanbide guztiak banan-banan zerrendatu ondoren. &#8220;Hau talde-lana da, nahiz eta batzuek soilik agertu pantaila aurrean&#8221;. Elena Irureta lankide eta lagunak eman dio saria, eta Gabarainekiko maitasuna, konplizitatea eta miresmena adierazi du. &#8220;Zuk denerako balio duzu; oso harro nago zutaz, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":554,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"class_list":["post-586","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/586","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=586"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/586\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":587,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/586\/revisions\/587"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/554"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=586"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=586"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=586"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}