{"id":995,"date":"2026-09-21T11:55:32","date_gmt":"2026-09-21T09:55:32","guid":{"rendered":"https:\/\/gurezinema.eus\/?p=995"},"modified":"2026-09-21T12:17:20","modified_gmt":"2026-09-21T10:17:20","slug":"patricia-lopez-arnaiz-gure-zinema-saridunak-euskal-zinemaren-une-zoragarria-ospatu-du-eta-esku-artean-dugun-altxor-hau-zaintzeko-eskatu-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/patricia-lopez-arnaiz-gure-zinema-saridunak-euskal-zinemaren-une-zoragarria-ospatu-du-eta-esku-artean-dugun-altxor-hau-zaintzeko-eskatu-du\/","title":{"rendered":"Patricia L\u00f3pez Arnaiz Gure Zinema saridunak euskal zinemaren \u201cune zoragarria\u201d ospatu du eta \u201cesku artean dugun altxor hau\u201d zaintzeko eskatu du"},"content":{"rendered":"<p>Patricia L\u00f3pez Arnaizek oso hunkituta jaso zuen IV. Gure Zinema Saria, irailaren 19an, larunbata, Donostia Zinemaldiaren baitan egindako ekitaldian. Sariak aktorearen ibilbidea eta euskal zinema zabaltzen egindako ekarpena aitortzen ditu; izan ere, bere ibilbide profesionala filmaz film hazten joan da, eta ikusleen, profesionalen eta zinema-jaialdi eta sari ugariren aitortza jaso du.<br \/>\nJon Gara\u00f1o zuzendaria arduratu da Gure Zinema Saria emateaz, L\u00f3pez Arnaizekin lotura berezia baitu. Gara\u00f1ok eta Jose Mari Goenagak aktorea aukeratu zuten \u201880 egunean\u2019 (2010) filmean debuta egiteko. Gainera, pelikula hori bi zinemagileen opera prima izan zen. Gara\u00f1ok gogora ekarri du Patriciak berehala liluratu zituela bere begietako distirarekin, eta hura aukeratu ostean aktore bikain baten aurrean zeudela egiaztatu zutela. Bestalde, kontatu du lehen elkarrizketa hartan Patricia gazteak aitortu ziela ez zekiela benetan zinema munduan aritu nahi zuen ala ez. \u201cEskerrak azkenean horretan aritu den\u201d, esan du barre artean.<\/p>\n<p>Jon Gara\u00f1ok jakinarazi duenez, bigarren aldiz ere aritu ziren elkarrekin lanean, ia inork ezagutzen ez duen lankidetza batean: Patriciak eszena bat grabatu zuen \u2018Handia\u2019 filmean. Hala ere, haren esaldiak ez zuen muntaketa-gelako azken hautaketa gainditu, eta filmean figurante bat gehiago bezala agertzen da. Arabako aktoreari beste behin barkamena eskatu ondoren, Gara\u00f1ok eskerrak eman dizkio, Moriartiren izenean, haien izena aipatzeagatik Goya saria irabazterakoan. \u201cLasaigarria izan zen jakitea ez zegoela hain haserre gurekin\u201d, adierazi du brometan.<\/p>\n<p>Saria jaso ostean, Patricia L\u00f3pez Arnaizek Gure Zinemaren aitortza eskertu du eta, irribarre handi batekin, honela erantzun dio Gara\u00f1ori: \u201cZuengatik esaldi bakarreko paper bat egingo nuke, figurante arituko nintzateke edo kafea prestatuko nizueke\u201d. Bere ibilbidean lagundu dioten pertsona guztiak ere izan ditu gogoan, bere ordezkaritza-agentziatik hasi eta filmaketetan ezagutu dituen profesional guztietaraino. \u201cGarrantzitsua da bizitza honetan jende onez inguratzea, eta horretan zorte handia izan dut\u201d.<\/p>\n<p>Aktoreak euskal zinemak lortu duen heldutasuna ere nabarmendu du, baina, aldi berean, \u201cesku artean dugun altxor hau zaintzeko\u201d eskatu du, \u201cgure emozioen, gure nahien eta geure buruaz dugun pertzepzioaren memoria baita\u201d. Azkenik, zinemagile berriei laguntzen jarraitzearen aldeko apustua egiteko eskatu du, eta bereziki eskerrak eman dizkio publikoari, \u201cEuskadin egindako filmak zinema-aretoetan mimoz zaintzeagatik\u201d.<\/p>\n<p>Apikako presidente Maite Ruiz de Austrik eman dio hasiera ekitaldiari, eta nabarmendu du harrotasun handia sortzen diola L\u00f3pez Arnaiz bezalako antzezle baten lanak publiko berriengana iristeak: \u201cPatricia bezalako aktore batek gure mugak zeharkatzen dituenean, bere lana aitortzen denean eta publiko berriengana iristen denean, gure zinemaren zati batek ere berarekin bidaiatzen du\u201d.<\/p>\n<p>Ruiz de Austrik gogorarazi du Gure Zinema Sariak helburu duela sektoreko talentua balioan jartzea eta Euskadin sortutako istorioek \u201cEuskadi barruan zein kanpoan zabaltzen\u201d laguntzen dutenen lana aintzat hartzea ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patricia L\u00f3pez Arnaizek oso hunkituta jaso zuen IV. Gure Zinema Saria, irailaren 19an, larunbata, Donostia Zinemaldiaren baitan egindako ekitaldian. Sariak aktorearen ibilbidea eta euskal zinema zabaltzen egindako ekarpena aitortzen ditu; izan ere, bere ibilbide profesionala filmaz film hazten joan da, eta ikusleen, profesionalen eta zinema-jaialdi eta sari ugariren aitortza jaso du.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":976,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"class_list":["post-995","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/995","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=995"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/995\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":996,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/995\/revisions\/996"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/976"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=995"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=995"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gurezinema.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=995"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}