Jarrai gaitzazu

ZINEBIrako akreditazioen zozketa!

🎬 ZOZKETA! ZINEBI badator, eta zinema-hitzordu honetan parte hartzea nahi dugu! Azaroaren 20tik 27ra, Bilbok Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia hartuko du, eta Gure Zinematik opari berezi batekin ospatu nahi dugu.

🎟️ Bi akreditazio zozkatuko ditugu irabazle bakar batentzat, jaialdiaz eta haren programazioaz gozatzeko.

👉 Nola hartu parte? Erantzun gaur Gure Zinemako bazkide guztiei bidaliko diegun newsletterrari, zozketan parte hartzeko.

📩 Azaroaren 16an, astelehenean, zozketa egingo dugu, eta irabazlearekin harremanetan jarriko gara.

Oraindik ez zara euskal zinema maite dugun familia handi honetako kide? Egin zaitez bazkide hemen! 👉🏻 gurezinema.eus

Zorte on eta ZINEBIn ikusiko dugu elkar!