Jarrai gaitzazu

Berriak

Patricia López Arnaiz Gure Zinema saridunak euskal zinemaren “une zoragarria” ospatu du eta “esku artean dugun altxor hau” zaintzeko eskatu du

21.09.26

Patricia López Arnaizek oso hunkituta jaso zuen IV. Gure Zinema Saria, irailaren 19an, larunbata, Donostia Zinemaldiaren baitan egindako ekitaldian. Sariak aktorearen ibilbidea eta euskal zinema zabaltzen egindako ekarpena aitortzen ditu; izan ere, bere ibilbide profesionala filmaz film hazten joan da, eta ikusleen, profesionalen eta zinema-jaialdi eta sari ugariren aitortza jaso du.

Datorren astean bi euskal film estreinatuko dira!!

27.05.26

Datorren astean bi euskal film estreinatuko dira: ‘Cada día nace un listo’, Arantxa Echevarriak zuzendutako komedia beltza, eta ‘Todo lo que nunca fuimos’, Zumaiako, Zarauzko eta Donostiako kokaleku ikonikoetan grabatutako pelikula. Eta estreinaldi hauek babesteko, sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!