Jarrai gaitzazu

Zeinen ondo pasa dugun azken asteotan ‘Inurri itsuak’ filmarekin!

Gure Zinematik hainbat proiekzio eta solasaldi antolatu ditugu euskal ekoizpen hau ikusleekin partekatzeko eta filmaren atzean dagoen lana pixka bat hobeto ezagutzeko.

🧡 Eskerrik asko zinema-aretoetara hurbildu zareten guztioi eta topaketa hauetan parte hartu duzuenoi. Eta, nola ez, eskerrik asko ‘Inurri itsuak’ filmaren taldeari, ekimen honetan parte hartzeagatik eta gure zinema ikusleei hurbiltzen laguntzeagatik.

Horrelako ekimenen alde lan egiten jarraituko dugu, euskal zinemaren inguruan elkartzeko guneak sortzeko eta gero eta jende gehiagorengana iristeko. Zinema-aretoetan ikusiko dugu elkar! 🍿