Jarrai gaitzazu

‘Inurri itsuak’: proiekzio bereziak eta solasaldia filmaren taldearekin

🎬 ‘Inurri itsuak’ pantaila handian ikusteko eta filmaren taldearekin solasean aritzeko aukera bereziak antolatu ditugu!

Datozen egunetan, hainbat zinema-aretotan proiekzio bereziak egingo dira, eta, filmaren ostean, solasaldia izango da filmeko taldekide batekin edo batzuekin. Istorioaren atzean daudenak gertutik ezagutzeko, filmaren inguruko xehetasunak partekatzeko eta galderak egiteko aukera paregabea.

📍 Aukeratu zure zinema gertukoena eta animatu!

🎬 Urriak 14, 19:00 — Zugaza Zinema (Durango)

🎬 Urriak 15, 19:30 — Niessen (Errenteria)

🎬 Urriak 17, 19:15 — Biteri Zinema (Hernani)

🎬 Urriak 18, 19:15 — Modelo Aretoa (Zarautz)

🎬 Urriak 19, 18:30 — Areria Zinema (Lazkao)

🎬 Urriak 24, 19:30 — Ikusgarri Zinema (Lekeitio)

🎬 Urriak 25, 19:30 — Zelai Arizti (Zumarraga)

Zinema aretoetan elkartzeko, istorioak partekatzeko eta euskal zinemaz elkarrekin gozatzeko aukera ederra da hau.

Ez ezazue aukera galdu! ❤️