‘Altas capacidades’ filma ikusteko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!
??️ SARREREN ZOZKETA
Aurten ere euskal estreinaldiak laguntzeko zozketak egingo ditugu, martxoaren 27an ‘Altas Capacidades’ iritsiko dela aprobetxatuz. Bi sarrera doan nahi dituzu?
?? Parte hartzeko, ondoko urratsak jarraitu:
1️⃣ GZ! klubean izena eman: https://gurezinema.eus/#club
2️⃣ Instagrameko kontu hau jarraitu eta norbait etiketatu iruzkinetan (Nahi adina aldiz parte hartu, beti aipamen desberdinak eginez).
‘Altas capacidades’ euskal ekoizpeneko komedia bat da, Víctor García León-ek zuzendua eta García León-ek eta Borja Cobeaga-k idatzitako gidoiarekin. Alicia eta Gonzaloren istorioa kontatzen digu: klase ertaineko bikote bat dira, eta euren seme Fer eliteko eskola laiko batean matrikulatzeko aukera aurkitzen dute. Gurasoentzat horrek klase altuaren mundura hurbiltzea esan nahi du: adiskidetasun berriak, diru-sarrera handiagoak eta abantaila ugari. Baina beldur eta tentsio berriak ere agertzen dira.