Jarrai gaitzazu

Badatoz zozketa berriak, zinemara eta filmen grabaketetara joateko!

Sarrerak zozkatzen jarraitzen dugu! Batu zaitez gure sare sozialetara aukerarik ez galtzeko. Azken hilabeteetan ‘La ermita’, ‘Una ballena’, ‘Nina’, ‘Singular’, ‘Karmele’ eta ‘Soy Nevenka’ filmen grabaketetan parte hartzeko zozketa egin dugu, eta esperientzia oso atsegin eta aberasgarriak izan dira GZ! Klubeko kideentzat. Oraindik ez bazara klubera sartu, hemen eman dezakezu izena, doan.

Gainera, euskal estreinaldiak babesteko sarrerak zozkatzen jarraitzen dugu! Azken asteetan, ‘Marco’, ‘Azken erromantikoak’, ‘Las chicas de la estación’, ‘Chaplin, espíritu gitano’, ‘Ciento volando’, ‘Itoiz udako sesioak’, ‘Daniela Forever’ eta ‘Nosotros’ filmak bultzatu ditugu.

Eta datozen hilabeteetan iritsiko diren estreinaldiak ere babestuko ditugu. Sorpresaren bat ere ekarriko dugu laster!