Datorren astean bi euskal film estreinatuko dira!!
Datorren astean bi euskal film estreinatuko dira: ‘Cada día nace un listo’, Arantxa Echevarriak zuzendutako komedia beltza, eta ‘Todo lo que nunca fuimos’, Zumaiako, Zarauzko eta Donostiako kokaleku ikonikoetan grabatutako pelikula. Eta estreinaldi hauek babesteko, sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!
👉🏻 Parte hartzeko, urrats hauek besterik ez dituzu jarraitu behar:
1️⃣ Eman izena GZ Klubean!
2️⃣ Jarrai gaitzazu Instagramen, eta komentatu zozketei buruzko postak beste pertsona bai aipatuz. (Nahi adina aldiz parte har dezakezue, betiere pertsona desberdinak etiketatuz).
‘Cada día nace un listo’ filmeko aktoreen artean daude Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Belén Rueda, Pedro Casablanc eta Sofía Otero.
Sinopsia: Toni Lomasek ospea lortu zuen talent show arrakastatsu batean parte hartu zuenean, baina gaur egun hondoratuta dago. Bere egoera aldatu egingo da Malenak, iraganeko maitale batek, “Junior” enpresari aberats baten semearekin harremanetan jartzen duenean, familiaren etxetik balio handiko margolan bat lapurtzeko.
Bestalde, Jorge Alonsoren ‘Todo lo que nunca fuimos’ drama erromantikoak Maxi Iglesias eta Margarida Corceiro ditu protagonista. Alice Kellen-en eleberriaren egokitzapen honek maitasunaz, galeraz eta ozen esatea kostatzen zaigun guztiaz hitz egiten digu.
Animatu zozketetan parte hartzera!