Zein da zure datuen arduraduna?
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organiko Orokorrak (DBLO) eta 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak EZAE EUSKADIKO ZINE ARETOEN ELKARTEA-k erabiliko dituela (IFK: G75123307; helbidea: Pinares plaza 1, 6. solairua, 20001, DONOSTIA/SAN SEBASTIAN, Gipuzkoa).
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Eskainitako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua behar bezala ematen dela bermatzeko. Helburu hauekin erabiliko dira: egindako kontsultei erantzuteko eta elkartearen komunikazioak kudeatzeko.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Zure datu pertsonalak gorde egingo dira, interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean.
Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?
Zure datu pertsonalak erabiltzeko oinarri juridikoa interesdunak gure erakundearekin harremanetan jartzean emandako adostasuna da, Arduradunaren interes legitimoarekin batera, DBEOren 6.f) artikuluan eta DBLO-EDBren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lokalizatzeko eta eskaintzen diren zerbitzuen erabiltzaileekin komunikazioa errazteko beharrezkoak diren harremanetarako datuak baino ez dira erabiltzen.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei bidaliko, legezko betebeharrik ez badago.
Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?
Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko, baita datu horiek zuzentzeko, ezabatzeko, haien erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste konpainia batera eramateko eskatzeko ere. Horretarako gure bulegoetako helbidera idatzi edo admin@ezae.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko du, erabili nahi duen eskubidea adieraziz.
Era berean, edozein unetan kendu ahal izango du emandako adostasuna. Horrek ez du eraginik izango baimen horren arabera aurretik egindako erabileraren legezkotasunean.
Interesdunak kontrol-agintaritzari erreklamazioa aurkezteko eskubidea du, bere datu pertsonalak babesteko eskubideak urratu direla uste badu.
ZOZKETETAN PARTE HARTZEN DUTENENTZAT:
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Eskainitako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua behar bezala ematen dela bermatzeko. Helburu hauekin erabiliko dira: zozketetako parte-hartzea kudeatzeko eta irabazleen izenak eta irudiak sare sozialetan argitaratzeko.
Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean.
Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?
Zozketan parte hartzeko informazioa eskaintzean ematen duzun baimenean oinarritzen da zure datuen erabilera.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei bidaliko, legezko betebeharrik ez badago.