‘Unicorn Wars’ filmaren estreinaldiaren baitan, hainbat zozketa abiarazi ditugu!

Gure Zinema Klubeko zozketa eta promozioekin hasiko gara. Gure webgunearen bidez izena eman duten pertsona guztiek parte har dezakete sare sozialetan abian jarri ditugun zozketetan. Hain zuzen ere, ‘Unicorn Wars’ animaziozko euskal filmaren estreinaldiaz gozatzeko sarrera bikoitzak irabaz ditzakezue. Euskal filmak kritikaren eta publikoaren iritzi bikainak jaso ditu dagoeneko, eta urriaren 21etik aurrera gozatu ahal izango dugu zineman. Horrez gain, filmaren promozio-materialarekin osatutako pack esklusiboetako bat ere lortu dezakezue: txapa metalikoa, imana eta poltsa.

Aprobetxatu aukera!