Jarrai gaitzazu

SARREREN ZOZKETA – Datorren astean bi euskal estreinaldi izango dira, Karmele eta La tregua, Donostia Zinemalditik pasa berriak. Eta zure estreinaldia babesteko, bost sarrera bikoitzen zozketa egingo dugu! Izena emateko, urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

?? Parte hartzeko, ondoko urratsak jarraitu:

1️⃣ GZ! klubean izena eman: https://gurezinema.eus/#club

2️⃣ Instagrameko kontu hau jarraitu eta norbait etiketatu iruzkinetan (Nahi adina aldiz parte hartu, beti aipamen desberdinak eginez).

Karmele-k, Asier Altunak Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta egindako lana, bidaia zirraragarria proposatzen digu: memoriaz, erresistentziaz eta emozioz betea. Erbestealdetik herri zauritu batera egindako itzulera kontatzen du, eta gerra garaian maitasunak eta kulturak babesleku gisa duten indarra erakusten du. Javier Agirre Erausoren argazkilaritza ikusgarria, Aitor Etxebarriaren musika zoragarria eta aktore-zerrenda aparta ditu: Jone Laspiur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran.

Gerra garaian etsaien arteko adiskidetasuna zilegi al da? Donostiako Zinemaldian berriki aurkeztu den La tregua-k bidaia hunkigarri bat eskaintzen digu Sobietar gulag batera, non gizatasunak ideologien gainetik irauten duen.