‘Decorado’ filma babesteko zozketa!
‘DECORADO’ FILMA BABESTEKO ZOZKETA! Urriaren 24an estreinatuko da, Sitgeseko Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu berri duen euskal ekoizpena. Eta beti bezala, bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu ikusteko irrikan gauden animaziozko filmari babesa emateko.
?? Parte hartzeko, ondoko urratsak jarraitu:
1️⃣ GZ! klubean izena eman: https://gurezinema.eus/#club
2️⃣ Instagrameko kontu hau jarraitu eta norbait etiketatu iruzkinetan (Nahi adina aldiz parte hartu, beti aipamen desberdinak eginez).
✨Alberto Vazquezek egunerokotasunetik haratago begiratzera gonbidatzen gaitu: Arnold protagonista susmatzen hasten da bere mundua eszenografia perfektua besterik ez dela. Fabula ilun eta bisualki liluragarri baten bidez, zuzendari galiziarrak satira, surrealismoa eta umore beltza konbinatzen ditu, aurrefabrikatutako gizarte batean benetako loturen kontrolaz, askatasunaz eta botereaz hitz egiteko. Gure ziurtasunak astintzen dituen animaziozko harribitxia, artifizioaren erdian ere beti emozioarentzat eta egiarentzat lekua dagoela erakusten duena.