Dekoratu eta kameren artean: Inurri Itsuak filmaren filmaketa bisitatuko dugu

Igor Legarretaren Inurri Itsuak pelikula berriaren filmaketa ikusgarrira joateko Gure Zinemaren zozketako irabazleek esperientzia aparta izan dute. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu filmeko lantalde osoari, ekoizpenetik hasita teknikariei, erakutsitako adeitasunagatik eta egindako lanaren nondik norakoak kontatzeko erakutsi duten prestutasunagatik.

Erabiltzen ari diren estudio erraldoia bisitatu ahal izan genuen, historiaren giroa errealismo handiz birsortzen zuen paisaia bihurtua: gogorra, latza eta tentsioz betea.

Bisitaldiari esker, hobeto ezagutu ahal izan genituen filmaketa baten erritmoak eta dinamikak. Gainera, plano bakoitzaren atzean dagoen talde-lana ikusteko aukera izan genuen. Oso esperientzia aberasgarria izan zen, irabazleek zinema barrutik ezagutzeko aukera izan baitzuten. Orain, ordea, are gogo handiagoa dugu azken emaitza ikusteko, ikusgarria izango dela uste dugu.

Ramiro Pinillaren ‘Las ciegas hormigas’ eleberrian oinarrituta dagoen film hau, udazkenean estreinatuko da. Biziraupenari, duintasunari eta borrokari buruzko istorioa da, giza sentsibilitate sakona duena. Gainera, aktore zerrenda ikusgarria du, Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Patxi Bisquert, besteak beste.

Zorte handia pelikularen prozesua ikusi ahal izatea!

Argazkiak: Nico de Assas