Ez galdu Faisaien Irlaren emanaldi bereziak!

Apirilak 25ean Faisaien Irla estreinatuko da. Gainera, euskal estreinaldi honetaz gehiago gozatzeko asmoarekin, emanaldi bereziak antolatu ditugu filmeko lantaldearekin.

Asier Urbietaren zuzendaritzapean, Jone Laspiur, Sambou Diaby, Itziar Ituño, Jon Olivares eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Euskaraz filmatutako mugako thrillerra da, muga zeharkatzeko garaian migratzaileek dituzten arazoei aurre egiten diena.

Honekin batera doazkizue zein zinematan eta zein egunetan egingo diren proiekzio berezi hauek. Ez galdu!

Apirilak 25, ostirala
20:30 Donostia (Príncipe)
20:30 Donostia (Príncipe)

Apirilak 26, larunbata
19:30 Lekeitio (Ikusgarri)
19:15 Zarautz (Modelo Aretoa

Apirilak 27, igandea
19:39 Errenteria (Niessen)

Apirilak 30, azteazkena
19:00 Durango (Zugaza)

Maiatzak 1, osteguna
17:30 Vitoria-Gasteiz (Cines Florida)
19:45 Vitoria-Gasteiz (Cines Florida)

Maiatzak 3, larunbata
19:30 Lazkao (Areria Aretoa)

Argazkia: Nicolás de Assas