Hiru Olatuak filmaren grabazio-platoan egon gara!
Hiru Olatuak filmaren grabazio-platoan bizitako esperientzia benetan zoragarria izan zen! Lehiaketako irabazleek ekoizpeneko arduradunekin batera filmaren sail ezberdinak bisitatzeko aukera izan zuten, baita xehetasun txikieneraino girotutako hainbat dekoratu ere. Horrez gain, filmeko eszena garrantzitsu baten grabaketan zuzenean egoteko aukera izan zuten.
Mila esker filmeko talde osoari hain harrera ona egiteagatik eta erakutsi eta kontatu ziguten guztiagatik. Eta, noski, filma ikusteko irrikan gaude! Ekoizpen ikusgarria da, erabat liluratu gaituena.❤️
Egun hauetan Paul Urkijoren laugarren film luzea grabatzen ari dira Euskadin, ‘Errementari’, ‘Irati’ eta ‘Gaua’ filmen ondoren. Euskal mitologian eta itsasoko kondairetan oinarritutako thriller psikologiko eta sobrenaturala da, pantaila handian ikusteko irrikan gaudena. 😍