I. Gure Zinema Saria jasoko du ‘Cinco lobitos’ lanak
I. Gure Zinema Saria jasoko du ‘Cinco lobitos’ lanak, euskal zinema-sektoreari egindako ekarpenagatik eta kritikaren zein publikoaren aldetik jasotako harrera bikainagatik. Euskadin egindako zinemaren indarra eta erakargarritasuna erakutsi nahi du errekonozimendu horrek.
Sari-banaketa ekitaldia irailaren 23an izango da, Donostiako Zinemaldian, IX. EZAE Saria emateko ekitaldi berean. EZAE saria ‘La vida padre’ filmak jasoko du, 2022an Euskadiko zine-aretoetara publiko gehien erakarri zuen euskal partaidetzadun ekoizpena izateagatik.
Gure Zinema duela urtebete sortu zen, hain zuzen ere, filmen ekoizpena posible egiten duten sektore guztiak batzeko asmoarekin, ideiaren lehen zirriborrotik hasi eta zinemetan proiektatu arte esku hartzen duten katebegi guztiak bateratzeko, hain zuzen ere. Gure Zinema proiektuaren kide dira Euskadiko hiru ekoizle-elkarteak (Apika, EPE-APV eta Ibaia), EZAE, EiTB eta euskal zinemarekin loturiko gainerako eragileak, jaialdiak, kultur erakundeak eta elkarteak barne, hala nola aktoreena eta gidoilariena. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntza du ekimenak.