‘Los domingos’ eta ‘Maspalomas’, 2025eko film ikusienak euskal aretoetan
‘Los domingos’ pelikulak bigarren film ikusienaren lekua hartu du, eta ondoren kokatu da ‘Maspalomas’, 10. postuan; Gipuzkoan, bigarren.
EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak, 2025ean ikusle gehien erakarrik dituzten filmak jakinarazi ditu:
- Lilo y Stitch
- Los domingos
- Avatar: Fuego y ceniza
- Jurassic World: El Renacer
- Minecraft film bat
- Zootropolis 2
- Como entrenar a tu dragón
- Padre no hay más que uno 5
- Mufasa: El rey león
- Maspalomas
2025eko beste euskal ekoizpen aipagarri batzuek ere ikusle ugari erakarri dituzte, hala nola ‘Un funeral de locos’ (Euskadiko 25. postuan), ‘El casoplón’ (26. postuan) ‘Gaua’ (33. postuan), ‘Karmele’ (37. postuan) edo ‘Los aitas’ (41. postuan). Euskal ekoizpen horiek eta beste askok Euskadiko publikoarekin lotura berezia dutela erakutsi dute, pertsona asko bertaratu baitira aretoetako estreinaldiak babestera.
Bestalde, euskal elkarteak aditzera eman duenez, Euskadiko zinema-aretoetako ikusle kopuruak behera egin du apur bat 2025ean, eta eten egin da pandemiaren osteko susperraldia. Euskadiko aretoek % 3 murriztu dute diru-bilketa 2024arekin alderatuz, 23.366.000 eurotik 22.694.000 eurora pasatuz. Gainera, ikusle kopurua % 6 jaitsi da, 3.421.000tik 3.231.000ra.