Anoetako belodromoan ‘Karateka’ filma ikusteko bi sarrera nahi dituzu?
Donostiako Zinemaldian Karateka ikusteko bi lagunentzako sarrera baten zozketan parte hartu nahi baduzu, Gure Zinema Klubeko kide guztiei bidaliko diegun mezu elektronikoari erantzun besterik ez duzu.
Saio oso berezia izango da, Anoetako belodromoaren pantaila erraldoian.
🎟️ Aritz Morenok zuzendutako ‘KARATEKA’
📅 Irailaren 21ean, 19:00etan
📍 Anoetako belodromoa
🎦 Sandra Sanchezen istorioa da, bere ametsari inoiz uko egin ez zion eta ezarritako konbentzio guztiak hautsi zituen emakumearena. Sistemak baztertutako emakume izatetik garai guztietako karateka onena izatera iritsi zen. Jesús del Moral entrenatzaile eta bizikidearen gidaritzapean, Sandrak ezinezkoa zirudien bidaia bati ekin zion: 39 urterekin urrezko domina olinpikoa lortzea eta kirol honetan iraunkortasunaren esanahia birdefinitzea. Karatean beteranoenak 30 urterekin erretiratzen diren bitartean, eta kirol honetan japoniarrak betidanik nagusi izan diren arren, Sandrak bidea ireki zuen. Maitasunaren, sakrifizioaren eta borrokaren istorioa da, karatearen mugak gainditu eta kondaira bihurtzen dena.
Zozketa irailaren 16an egingo dugu, eta irabazleekin harremanetan jarriko gara.
🍀 Zorte on!