Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen Gure Zinema ekimenaren aurkezpena
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioaren barruan, Gure Zinema ekimenaren, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformaren, aurkezpen publikoa egingo da irailaren 20an.
Sektoreko eragileak hilabetez elkarlanean aritzeari esker sortutako aliantza honek gure zinema indartu nahi du, eta ikusleei abantailak eskaini gure lanez pantaila handian gozatzeko aukera are gehiago izan ditzaten.
Euskadiko hiru ekoiztetxe-elkarteak (Apika, EPE-APV eta Ibaia), EZAE, EiTB eta euskal zinemaren familia osatzen duten gainerako kideak dira Gure Zinema ekimenaren parte, jaialdiak, kultur erakundeak eta elkarteak barne, hala nola aktoreen eta gidoilarien elkarteak. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila da babeslea.