Zinebirako sarrera bikoitzak!
🔥ZOZKETA! ZINEBI azaroaren 10ean hasiko da eta sarrera bikoitzak eskaini dizkigute inaugurazio eta itxiera ekitaldietara nahiz Golem Alhondigako hainbat saiotara joateko. Zinema dokumental eta film laburren jaialdi onenaz gozatzeko aukera paregabea! 🔝
🔊Adi! Inaugurazio eta amaiera ekitaldiak La Dramática Errantek (Ane Pikaza eta María Goiricelaya) zuzenduta egongo dira!
👉🏻Izena emateko, urrats hauek jarraitu beharko dituzu:
1️⃣ Lehenik eta behin, ezinbestekoa da webgunean helbidean izena ematea. Horrela, euskal zinema sustatzen lagunduko diguzue eta gure newsletterraren bidez berritasunen berri emango dizuegu.
2️⃣ Gainera, Instagrameko gure kontua jarraitu eta iruzkinean norbait aipatu beharko duzue. (Parte hartzeko mugarik gabe, beti aipamen desberdinak).
