Jarrai gaitzazu

Zinebirako sarrera bikoitzak!

30.10.23

?ZOZKETA! ZINEBI azaroaren 10ean hasiko da eta sarrera bikoitzak eskaini dizkigute inaugurazio eta itxiera ekitaldietara nahiz Golem Alhondigako hainbat saiotara joateko. Zinema dokumental eta film laburren jaialdi onenaz gozatzeko aukera paregabea! ? ?Adi! Inaugurazio eta amaiera ekitaldiak La Dramática Errantek (Ane Pikaza eta María Goiricelaya) zuzenduta egongo dira! ??Izena emateko, urrats hauek jarraitu beharko dituzu: […]

Fantasiazko eta Beldurrezko Astea badator!

26.10.23

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astearen barruan burutuko den euskal film laburren maratoiaz gozatu nahi duzu? Bi sarrera bikoitz ditugu zuen artean banatzeko! Saioa 19:00etan izango da, Victoria Eugenia Antzokian. >’La ermita’ filmaren aurrestreinaldian parte hartu nahi duzu? Hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu! Euskal koprodukzio hau azaroaren 1ean Principal Antzokian, arratsaldeko 19:30ean, aurkeztuko dute. Lehiaketetan […]

Euskal filmen arrakasta funtsezkoa izan da Euskadiko zinema-aretoen susperraldirako

24.09.23

Euskal zinemaren arrakasta aitortu eta ospatzeko aukera izan genuen atzo Donostia Zinemaldian. EZAE Saria ‘La vida padre’ filmari egokitu zitzaion eta Gure Zinema Saria ‘Cinco lobitos’ lanari. Sari-banaketa ekitaldian euskal zinemaren indarra eta kalitatea aldarrikatu zituzten parte-hartzaileek; izan ere, euskal filmen arrakasta funtsezko faktorea izan da Euskadiko zinema-aretoen susperraldirako.

I. Gure Zinema Saria jasoko du ‘Cinco lobitos’ lanak

18.09.23

I. Gure Zinema Saria jasoko du ‘Cinco lobitos’ lanak, euskal zinema-sektoreari egindako ekarpenagatik eta kritikaren zein publikoaren aldetik jasotako harrera bikainagatik. Euskadin egindako zinemaren indarra eta erakargarritasuna erakutsi nahi du errekonozimendu horrek.

EZAEk euskal estreinaldiak babestuko ditu, ‘Bidaiariak zinera!’ kanpainaren bidez

23.02.23

Ekimenaren zazpigarren edizioak euskal zinema izango du protagonista. Egitasmoan parte hartuko duten euskal filmek 2 euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarreraren prezioan.

‘Unicorn Wars’ filmaren estreinaldiaren baitan, hainbat zozketa abiarazi ditugu!

20.10.22

Gure Zinema Klubeko zozketa eta promozioekin hasiko gara!

Gure Zinema jaio da, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma

19.09.22

Gure Zinema, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformak, gaur izan du aurkezpen publikoa 70. Zinemaldiaren baitan. ara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek azaldu dituzte ekimen honen helburuak.

Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen Gure Zinema ekimenaren aurkezpena

04.09.22

Donostia Zinemaldiaren 70. edizioaren barruan, Gure Zinema ekimenaren, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformaren, aurkezpen publikoa egingo da irailaren 20an.