Jarrai gaitzazu

‘Inurri itsuak’: proiekzio bereziak eta solasaldia filmaren taldearekin

13.10.26

Datozen egunetan, hainbat zinema-aretotan proiekzio bereziak egingo dira, eta, filmaren ostean, solasaldia izango da filmeko taldekide batekin edo batzuekin.

Patricia López Arnaiz Gure Zinema saridunak euskal zinemaren “une zoragarria” ospatu du eta “esku artean dugun altxor hau” zaintzeko eskatu du

21.09.26

Patricia López Arnaizek oso hunkituta jaso zuen IV. Gure Zinema Saria, irailaren 19an, larunbata, Donostia Zinemaldiaren baitan egindako ekitaldian. Sariak aktorearen ibilbidea eta euskal zinema zabaltzen egindako ekarpena aitortzen ditu; izan ere, bere ibilbide profesionala filmaz film hazten joan da, eta ikusleen, profesionalen eta zinema-jaialdi eta sari ugariren aitortza jaso du.

Patricia López Arnaiz, IV. Gure Zinema Saria: euskal zinemako aktore handietako bati egindako aitortza

08.09.26

Gure Zinema IV. Sariaren irabazlea Patricia López Arnaiz izango da, egungo euskal zinemako antzezle aitortuenetako bat. Azken urteotan egindako ibilbideari esker, zinemagintzako panorama osoko aktore nabarmenenen artean kokatu da.

Datorren astean bi euskal film estreinatuko dira!!

27.05.26

Datorren astean bi euskal film estreinatuko dira: ‘Cada día nace un listo’, Arantxa Echevarriak zuzendutako komedia beltza, eta ‘Todo lo que nunca fuimos’, Zumaiako, Zarauzko eta Donostiako kokaleku ikonikoetan grabatutako pelikula. Eta estreinaldi hauek babesteko, sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!

Fant Bilbaorako sarrera bikoitzen express zozketa!

11.05.26

FANT Bilbao- ek sei sarrera bikoitz eman dizkigu. Hori dela eta, zozketa azkar bat jarriko dugu martxan Gure Zinema Kluba-ko bazkideen artean!

EZAEren ‘Bidaiariak, zinemara!’ kanpaina itzuli da, euskal eta europar zinema sustatzeko

26.03.26

Egitasmoak publikoa zinema-aretoetara erakartzeko helburua du, hobaridun prezioei esker

‘Altas capacidades’ filma ikusteko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!

17.03.26

Aurten ere euskal estreinaldiak laguntzeko zozketak egingo ditugu, martxoaren 27an ‘Altas Capacidades’ iritsiko dela aprobetxatuz. Bi sarrera doan nahi dituzu?

‘Evolution’ filma ikusteko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!

29.01.26

Aurten ere euskal estreinaldiak laguntzeko zozketak egingo ditugu, otsailaren 6an Evolution iritsiko dela aprobetxatuz

‘Los domingos’ eta ‘Maspalomas’, 2025eko film ikusienak euskal aretoetan

12.01.26

‘Los domingos’ pelikulak bigarren film ikusienaren lekua hartu du, eta ondoren kokatu da ‘Maspalomas’, 10. postuan; Gipuzkoan, bigarren.

EZAEk ‘Aretoetan, zinema beti handi’ ekimena jarri du abian, euskal, europar eta euskarazko zinema Euskadiko publikoarengana hurbiltzeko

15.12.25

EZAEk ‘Aretoetan, zinema beti handi’ kanpaina jarri du abian. Hiru ekintza berezi biltzen ditu, honako helburuekin: euskal eta europar zinemagintza sustatzea, publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea.